-
2012/01/27
Zaratamoko EAJ-PNVren Udal Taldeak abstentzioa bozkatu du 2012 urterako aurrekontuetan, eta horrekin aurrekontu hauen onarpena ahalbidetu nahi du; eta zehaztu nahi du partida “ez realistak” eta errealitatera baino, balizko egoera hipotetikoetara hurbiltzen diren udal ondasunetatik datozen sarrerak daudela.
-
2012/01/25
Udal Gobernu taldeak, Ingurumen Arloak hala eskatuta, 17.000 euroko kopurua hartzen duten laguntasunak eman dizkie Getxoko hamar bat ikastetxeri, 2011-2012 ikasturtean Ingurumen alorreko Heziketa Egitasmoak gara ditzaten.
-
-
2012/01/23
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak Durangon trenbideak lurperatzeko lanen inguruan eskaini den prentsa aurrekoan aditzera eman duenez “2010eko urtarrilean, oraintxe dela urte bi, Iñaki Arriola Garraio Sailburuak iragarri zuen” lehen atzerapena, hau da, pentsatutakoa baino urte bete beranduago egingo zela. Lanak 2011ko udaberrian amaituko ziren. Hamar hilabete geroago, 2010eko urrian, Ernesto Gasco Sailburuordea izan zen Durangora etorri zena “ bigarren atzerapena” egongo zela esateko, ia urte bete 2011 urte amaierara arte. Amaitu da 2011 urtea, 2012 a hasi da, eta orain Gobernuak iragarri egin du “hirugarren atzerapena” ere egongo dela, oraingo honetan urte eta erdi atzeratuko da, hau da, lanek 2013ko erdialdera arte iraungo dute”.
-
2012/01/18
Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusiak baieztatu duenez Eusko Jaurlaritza “desastre handia” da eta “osoko nahasmena”, mezu ezberdinak bidaltzen baititu “eztabaida desbideratzeko” eta indarra ekonomia, osasuna, hezkuntza eta enplegurako politika eraginkorrak moduko gaietan ez jartzeko”.
-
2012/01/18
Derio, Larrabetzu,Lezama,Loiu,Sondika eta Zamudioko udalek Txorierriko Mankomunitatearen bidez “ Gatazkak nola konpondu? Izenburuko ekimena jarri dute abian, 12tik 16ra bitarteko gazteak bitartekaritzaren paradigma eta gaitasunetan sentsibilizatzeko “ humorea, rap edo grafittiak bezalako lengoai hurbila erabilita”
-
2012/01/11
Basauriko Udalak 71 langabe kontratatzeko prozesua amaitu du eta hauek lanean daude jada udalerria hobetzeko hainbat egitasmotan, besteak beste berritzeko hirigintza jardunak, ikuskaritza lanak, ingurumenarekin erlazionatutako lanak eta hiritarrei zerbitzua emateko lanak; azken hauen artean dago lana eta familia uztartzen laguntzeko lana, auzo bitartekaritza eta liburutegietan irakurzaletasuna sustatzeko lana.
-
2012/01/10
Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusiak baieztatu duenez “legez bideraezina da” euskal aurrekontuak aurretiaz kontrolatzea eta PPren gobernuaren nahi hau “birzentralizatzeko” nahiaren barruan sartu du, bere esanetan nahi hau “Madrilgo leize-zulotik” baitator. Baieztatu duenez, PFEZaren igoera ez da momentuz Bizkaian aplikatuko.
-
2012/01/04
Urtarrilaren 14 eta 15ean BEC-en ospatuko den EAJren VI Batzar Nagusiaren aurkezpen ekitaldian, Euzkadi Buru Batzarraren idazkari den Belén Greavesek gaur Sabin Etxean adierazi duenez, “Euzko Alderdi Jeltzalearen Batzar Nagusia ez da gertakari estatiko bat. Batzar honen amaiera urtarrilaren 14 eta 15ean egingo den arren, Batzarraren eztabaida-markoak sei hilabeteko iraupena izan du, eta eztabaida honetan parte hartu dute gure Alderdia osatzen duten alderdikideek”.
-
2012/01/03
Alonsotegiko Udalak bere web orria berritu du Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK proiektuaren eskutik. www.alonsotegi.net helbidea mantentzen badu ere, atalen aurkezpena eta banaketa dira berrikuntza nagusiak.
-
2012/01/03
Areatza udalerrian, aurten jarri da martxan herriko argazkiak biltzeko lehen ekimena, eta honen bidez bildu dira hirurogeita hamar inguru irudi. Hauetako askok Areatzako herriaren inguru zabalak islatzen dituzte, eta beste batzuek udalerriko herrigune zaharra erakusten dute, harrizko kaleekin eta koloretako etxe txikiekin. Gudarien plaza eta Goikokalea dira argazkilariek gehien atera dituztenak.