Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldea pozik dago El Regatoko autobusaren zerbitzuak hobekuntzak egin direlako
Barakaldoko EAJ-PNV pozik agertu da Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio sailak erantzun egin dituelako El Regato auzoko bizilagunen izenean EAJ-PNVk egin zituen eskariak. Auzokideek udal talde jeltzaleari bitartekaritza lana eskatu zioten autobus zerbitzuan hobekuntzak egin zitezen ordutegi eta geltokiei dagokienez.
Gehiago ikusi
Sestaoko EAJ-PNVren udal taldearen esanetan udal igeritokiak irekita egon beharko lirateke hilabete osoan
Sestaoko EAJ-PNVren udal taldeak udal Gobernu taldeari berretsi dio (PSE eta EB) hilabete osoan manten dezala La Benedictako udal igeritokien bainu aldia. Arrazoitu dutenez, uztaileko eguraldi eskasagatik bizilagunek ez dituzte azpiegitura hauek osotasunez gozatu.
Gehiago ikusi
Getxo, eredu kosmopolita
Josu Loroño Getxoko Udaleko Komunikazio zinegotzia, Getxophotoren zuzendari eta komisario diren Jokin Aspuru eta Frank Kalerorekin batera, aurkeztu berri du Getxophotoren programazioa, Begihandi taldeak antolatzen duen Nazioarteko Argazki Lehiaketa. Gertakari hau Getxoko udalerrian ospatuko da irailaren 2tik urriaren 3ra arteko adian. "Aisiari Gorazarre" izenburupeko egitasmoaren barruan, nazioarte mailako argazkilariek (Martin Parr, Steve Schofield, Naomi Harris, Andreas Meichsner edo Mentalgassi, besteak beste) beren lana tamaina handian erakutsiko dute Getxoko hainbat tokitan, nagusiki Ereaga hondartzatik Portu Zaharrera doan ardatzean.
Gehiago ikusi
Barakaldoko EAJ-PNVk udal taldea utzi duten zinegotzi biei eskatu die berehala beren zinegotzi aktak eman ditzatela
Komunikabideetan agertu da Barakaldoko EAJ-PNVren zinegotzi bik udal taldea utzi egin dutela eta atxiki gabekoen taldera igaro direla. "Barakaldoko EAJ-PNVk argi utzi nahi du transfugismo politiko kasu larri baten aurrean aurkitzen garela eta ondorioz, zinegotzi hauei eskatzen diegu beren zinegotzi aktak berehala eman ditzatela".
Galdakaoko Udalak eusko Jaurlaritzari eskatu dio metroko lanzadera martxan jartzeko data zehaztea
Galdakaoko Udalak eusko Jaurlaritzari eskatu dio udalerri hau Etxebarriko metro geltokiarekin lotzeko lanzadera zerbitzua martxan jartzeko data zehatza eman dezan. Joseba Escribano alkateak kritikatu duenez, "lehenengo hitz handiz iragarri zuen lanzadera igaro den ekainean martxan egongo zela, hau da, aurreikuspenak baino hiru hilabete lehenago eta esan duten azkenaren arabera uztaila eta irailaren artean izango omen da". "Errore handia da bat-batekotasun maila hau mantentzea eta ziurgabetasuna handitzen du Galdakaoko bizilagunen artean", azpimarratu du.
Gehiago ikusiBasauriko EAJ-PNVren iritziz negargarria izan da Gobernuko taldeak Pozokoetxeko obrei dagokienez egin duen informazioaren kudeaketa
Basauriko EAJ-PNVko udal taldeak gaitzetsi egin du Bizkaiko herri horretan egiten ari diren obrei buruzko informazioari dagokionez udal gobernuko taldeak burutu duen "kudeaketa negargarria". Ildo horretatik, adierazi du itxaron egin beharko litzatekeela eta Pozokoetxeko kolektorearen birmoldaketaren emaitzako mozketak atzeratu harik-eta herritarrentzako informazio kanpaina amaitu arte.
Gehiago ikusi
“Gure ateak itxita egongo dira, baldin eta enpleguaren arloko transferentzia Estatutuari doitzen ez bazaio”
Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren lehendakari Andoni Ortuzarrek Estatuaren aurrekontu orokorren negoziazioari dagokionez Gobernu sozialistari ohartarazi dionez, "beste ate bati deika hastea dauka", zeren eta EAJren "atea itxita" egongo baita, baldin eta enpleguaren arloko politika aktiboak Euskadiri transferitzen ez bazaizkio, Autonomia Estatutuan ezarririk dagoenaren arabera.
Gehiago ikusi
Bizkaiak energia aurrezten du
Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak diru-laguntzak eman ditu Bizkaian energi eragingarritasunaren eta energia berriztagarrien arloko 14 proiektu garatze aldera. Diru-laguntzok Tokiko Agenda 21 agirietan jasotzen diren Ekintza Planak burutzea sustatzeko xedatzen diren laguntzen egitarauaren barruan sartzen dira. Ondokoak dira horietako batzuk:
Gehiago ikusiEAJren Barakaldoko udal taldeak dio A-8an, Errekaortun, ezarririk dagoenaren arabera instalatzen ari direla holtzak
Euzko Alderdi Jeltzaleak Barakaldoko Udalean duen taldeak adierazi duenez, A-8an, Errekaortu parean, holtzak instalatzen ari dira, ezarrita dagoenaren arabera. Alderdi Jeltzaleak azaldu du Errekaortuko auzotar batzuen deiak jaso dituela, Alderdiaren inplikazioa eskatze aldera; izan ere, auzotarrok "beldur ziren holtz hosgabetuak instalatzeko prozesuan atzerapena gertatuko ez ote zen".
Gehiago ikusiOrtuzar: “Icetak Bizkaiko gizartearen aniztasuna barneratzen jakitea espero dugu
Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren lehendakari Andoni Ortuzarrek adierazi du Bilboko apezpiku berria den Mario Icetak Bizkaiko gizartearen "aniztasuna eta aberastasuna" barneratzen eta, are, "jasoko duen Bizkaiko eliza" onartzen ere jakitea espero duela. Halaber, Donostiako lehengo gotzain Juan Maria Uriarteren "eredua" jarrai dezala gomendatu dio.
Gehiago ikusi
Ibañez de Bilbao, 16
48001
Bilbo
Bizkaia
Bilbao
Telefonoa: 944 039 400
Fax zenbakia: 944 039 413
Eman zure iritzia. Nazkatuta zaude? Kexarik ba al duzu? Hemen duzu iritzia emateko aukera, 150 karaktere duzu horretarako.
Blog honetan argitaratutako guztiaren berri izan nahi duzu? Zure e-helbidea eman eta albiste interesgarrienak helaraziko dizkizugu